logoaweb_Mesa de trabajo 1.png

. 404 .                                          PROYECTOS                                                    COLABOS                                    TIENDA                                     CONTACTO

S u b e r t s i b o a k

SUBERTSIBOAK [2018]

Donostiako Dantza eta Musita Eskolaren ekargu batetik sortu zen lan hau. Emakumea eta musika genero berdintasunaren ikuspuntutik landuko zuen erakusketa iraunkorra nahi zuten eskolan.

Musika identitate kolektiboen eraikitzaile gisa ere ulertu behar dugu. Beharrezkoa da ulertzea gure gizartearen genero harremanetan aldaketa sakonak egiteko gaitasuna duela.

       

Justu 90. hamarkadan musikologiaren ikaskuntza eremua zabaldu zen. Musikaren ideia tradizionala deseraiki eta bizi duen testuingurutik independentea den hizkuntza transzendental, unibertsal eta objektiboa izatea ukatu zen, estereotipoak eta jokabide ereduak transmititu, islatu eta hedatzen dituen praktika moduan ikertzen hasteko. Ikuspegi berri horrek mahai gainean jarri zuen musikaren eta gaurko gizartearen eremu ororen azpian dagoen ikuspuntu androzentriko, txuri eta elitista.

  Musikaren historian zehar emakumearen lanak nekez izan du odezka- ritzarik, klandestinitatean eman da, isilpean, protagonismorik gabe. Gizarteak onartu ohi dien rola abeslariarena izatea ez da kasualitatea, oraindik ere hein handi batean hala da, irrazionaltasunari lotzen zaiolako, azaldu ezin den fenomeno bati. Instrumentisten eta konpositoreen kasua bestelakoa izan da ordea, euren lanak jakintza tekniko eta musikalen beharra baitu, adimenaren kontrola, eta horiek tradizionalki genero maskulinoari lotu zaizkion ezaugarriak dira. Ezaugarriok, gure kulturan sakon errotuta dauden estereotipo kon- tserbadoretan dute oinarria, eta nahiz eta sozialki eraiki diren konbentzionalismoak izan, emakumeek zein gizarteak “natural” gisa barneratu dituzte.

        Hastapenetik, musikologia feministak bi helburu nagusi ditu: musikologian dauden mekanismo baztertzaileak azaleratzea eta ikertzea nola emakume musikariek ezaugarri patriarkalak irauli eta gizartean inposatutako harresi horiek gainditzen dituzten. Funtsean, emakumea musikan sartzea galarazi duen harresi nagusia ideologikoa izan da, oztopo materialetatik haratago (baliabide ekonomiko eskasak, denbora falta...), kasu askotan gizonei aplikatu ahal zaizkienak ere. “Kolonizazio barneratua” kontzeptuak ederki laburbiltzen du fenomeno hori; menderatze logika onartzen du menpeko posizioan dagoen pertsonak, berdintasunik gabeko sistema baten funtzionamendua betiko bermatuz. Begi bistakoa da bi ideia horien artean existitzen den paralelismoa.

        Hortaz, emakume musikari izate hutsa ekintza subertsiboa da, tradizionalki maskulinoa izan den eremu batean kontrol posizioa hartzen duelako eta horrek, dudarik gabe, gizarteak emakumeekiko duen pertzeptzioari eragiten diolako. Azken urteotan, emakume musikari gehiago badira ere, berdintasun egoera lortzetik urrun gaude oraindik. Dena den, emakume musikarien presentzia handitzeak gertakari horren izaera berritzaile eta bitxia neutralizatuko du pixkanaka, modelo positibo eta errealak eskainiz eta, horrela, identifikazio prozesuaren bitartez, emakume gehiagok euren eredua jarraitzeko erabakia hartuko dute.

        Etengabeko berrelikaduraren bidez betiko bizirauten saiatzen den sistema batean ahots propioa duen subjektu bilakatzea ez da erraza, baina asko dira hori lortu duten emakumeak. Horietako batzuei hitza eman nahi izan diet soilik, abeslariei, instrumentistei, konpositoreei... musikariei, subertsiboei. Mitifikatu gabeko testuinguru batetik mintzatzen zaizkigu, eremu oso pertsonal batetik... Ikusi ez baina berdin kartzelaratzen duten harresiak birrintzen dituzte eta, era berean, nortzuk diren erakusten digute.

Beste emakume asko bezala, super-heroiak dira niretzako. Balore eta sistema bidegabeen gurpil zaharrak gelditu eta berriak berpizten dituzte, eta higatutako ardatz baten baitan biran ibili beharrean aurrerako noranzkoa hartzen dute, berdintasunaren, giza eskubideen eta gizartearen benetako garapenaren bila.

 

        Azkenean, ekintza txikien metaketak dakar aldaketa sakona eta hain justu, horregatik dute proiektu honetan merezi duten protagonismoa. 

SUBvERSIVAS [2018]

Este trabajo nació de un encargo de La Escuela de Música y Danza de Donostia. Querían una exposición permanente en la escuela que trabajara la temática de la mujer y la música desde la perspectiva de género.

La música también hay que entenderla como constructora de identidades. Es necesario comprender que tiene la capacidad de realizar cambios profundos en las relaciones de género de nuestra sociedad. 

 

Es en la década de los 90 cuando el campo de estudio de la musicología se amplía. Se deconstruye la idea tradicional que considera a la música como un lenguaje transcendental, universal y objetiva independiente de su contexto, y se empieza a investigar como una práctica cultural que transmite, refleja y da continuidad a estereotipos y formas de comportamiento. Una nueva perspectiva que pone de manifiesto un enfoque androcéntrico, blanco y elitista, ideología que subyace en la música y en todos los ámbitos de la sociedad en la que vivimos. 

 

A lo largo de la historia de la música, el trabajo de la mujer apenas ha tenido representación, se ha dado de forma clandestina, en silencio, sin protagonismo. No es casualidad que el rol más habitual y aceptado para ellas haya sido, y siga siendo en gran medida, el de cantante. Un papel que se asocia con lo irracional, con lo inexplicable. No obstante, las instrumentistas y las compositoras ponen en cuestión la caracterización tradicional de la identidad femenina, pues su trabajo implica de conocimientos técnicos y musicales, de control de la mente, características asociadas tradicionalmente al género masculino. Todo ello, se fundamenta en estereotipos conservadores profundamente arraigados en nuestra cultura, convencionalismos socialmente construidos y asumidos como “naturales” que han sido interiorizados por la sociedad y por las propias mujeres. 

 

La musicología feminista nace con dos objetivos fundamentales: sacar a la luz los mecanismos de exclusión existentes en la musicología y analizar la forma en la que las músicas subvierten las características patriarcales y superan las barreras que les han sido impuestas. La realidad es que, más allá de los impedimentos materiales (escasos recursos económicos, falta de tiempo...), que en muchos casos son también aplicables a los hombres, la principal barrera que ha limitado el acceso de la mujer a la música es la ideológica. El concepto “colonización interiorizada” resume muy bien este fenómeno; pues se refiere al proceso por el cual la lógica de la dominación es asumida por las personas que se encuentran en la posición subordinada, lo que garantiza el funcionamiento y la perpetuación de un sistema desigual. Existe un evidente paralelismo entre ambas ideas. 

 

Por lo tanto, el  simple hecho de la existencia de mujeres músicas es en sí mismo un acto subversivo, porque adoptan una posición de control en un ámbito tradicionalmente masculino, lo que afecta sin duda a la percepción que tiene la sociedad de ellas. Si bien es cierto que el número de músicas ha aumentado en los últimos años y que estas han logrado una mayor visivilidad, no debemos olvidar que la situación está lejos de ser igualitaria. No obstante, una mayor presencia de músicas neutraliza paulatinamente su carácter novedoso y extraño, y ofrece así modelos positivos y reales a seguir que contribuirán, a través de un proceso de identificación, a que otras mujeres decidan seguir su ejemplo. 

 

Convertirse en sujetos con voz propia en un sistema de retroalimentación que intenta autoperpetuarse constantemente no es fácil, pero muchas lo consiguen. Yo únicamente he querido dar voz a algunas de ellas, cantantes, instrumentistas, compositoras... músicas, subversivas. Nos hablan desde un contexto no mitificado, personal, suyo... Deshacen muros que no se ven pero que encarcelan igual y nos muestran quienes son.

 

Ellas, como muchas otras, son para mi grandes heroínas que paralizan la rueda de la perpetuidad, de sistemas y valores injustos, y ponen en marcha otra, que camina hacia delante, que no gira entorno a un eje desgastado, que construye un mundo más igualitario, que cree en los derechos humanos y en el desarrollo de la sociedad. 

 

Finalmente, es el cúmulo de pequeñas acciones lo que genera un gran cambio. Y justamente por eso es que tienen en este proyecto el protagonismo que merecen.